Club Leioa Igeri Waterpolo

Albisteak

Leioa WLB-k Marbellari irabazi dio eta hirugarren postuan da

2019-01-22

Leioarrek 9-8 irabazi diote Marbellari eta inoizko emaitzik onenarekin amaitu dute lehen itzulia, hirugarren postuan sailkatua eta bost partidu jarraian porrotik jaso gabe.

Leioarrek 9-8 irabazi diote Marbellari eta inoizko emaitzik onenarekin amaitu dute lehen itzulia. 19 punturekin hirugarren postuan daude sailkatuta. Partidua hasieran berdintasuna izan zen nagusi baina atsedenaldira bi goleko abantailarekin heltzea lortu zuten etxekoek. Atsedenaldia eta gero 12 minutu luzez golik egin gabe egon ziren eta andaluziarrek partidua iraultzea lortu zuten 7-8. Hiru minuturen faltan 8-8ko berdinketa lortu zuen Ane Garciak eta Marta Jaimek azken golarekin garaipena etxean gelditzea lortu zuen. Hiru puntu hauekin marka bikaina lortu dute.

 

Partiduaren fitxa: https://rfen.es/es/tournament/696708/match/74540506/results

 

CRÓNICA - El Leioa WLB vence al Marbella y sube a la tercera plaza

Bizkaia Bizkaialde

Telefonoa: 944423960 / 944068785

info@bizkaialde.net